David Perez Sañudo: “Filmaren helburua komunikazioari buruzko hausnarketa egitea izan da”

David Perez Sañudok Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean eta Zuzendaria espezializazioa egin zuen Bartzelonako ESCAC zinema eskolan. Hainbat film laburren sorreran parte hartu eta gero, zuzendari gasteiztarrak bere ‘opera prima’ aurkeztu du 68. Donostia Zinemaldian: ANE.  Madrilgo ECAM zinema eskolako The Screen ataleko La incubadora programan garatu du proiektua, eta zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen lehiaketa hartzen duen New Directors

By |2020-09-29T12:44:25+02:0029 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Asa ga kuru (True Mother)’, ‘La sel des larmes’ eta ’16 Printemps’

Azken egunak dira Donostia Zinemaldian. Nekea nabari da, bai gorputzean zein egunez egun idatzitako testuetan. Ikusitako eta aztertutako filmen izenak zein istorioak nahasita dauzkat buruan, eta egia esan, pixka bat luze egiten ari zait aurtengo edizioa. Hala ere, azpimarratu behar da azken urteetako film aukeraketa indartsuena oparitu digula Zinemaldiak, COVID-19aren eraginez, Cannesen lehiatzekoak ziren hainbat lan hartzearen ondorio izan daiteke, ez dakit, baina pozgarria zinez. Atzo

By |2020-09-25T22:52:45+02:0025 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Dasatskisi (Beginning)’ eta ‘Wuhai’

Azken txanpan sartu da aurtengo Donostia Zinemaldia, eta dagoeneko baiezta dezakegu txispa falta izan zaiola 68. edizio honi. Ez da harritzekoa, azken unera arte ospatuko ote zen edo ez ez baitugu jakin. Aktore gutxi hiriko kaleetan zehar, glamourra faltan, eta eguraldia ere ez oso lagun. Polemikaren bat edo beste bizi izan dugu emanaldi batzuetan, giroa aldrebesteko balio izan dutenak. Alabaina, lehiaketak ez du etenik, eta

By |2023-02-01T16:44:33+02:0024 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Chupacabra’ eta ‘Sutemose (In the Dusk)’

Zuzendari Berriak saila da, zalantzarik barik, aurtengo Zinemaldian harribitxi edota proposamen interesgarrienak eskaintzen ari dena. Bertan aurkezten ari diren film gehienek jorratzen dituzten gaienganako hurbilketa berezi eta argigarriak planteatzen dituzte, eta horren adibide dira, besteak beste, dagoeneko kronika hauetan aztertu ditugun Slow Singing (Dong Xingyi), Ane (David Perez Sañudo) edota Limbo (Ben Sharrock). Lehiak martxan jarraitzen du, eta maila ez da batere lausotzen ari. Jorratzeko

By |2023-02-01T16:53:42+02:0023 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘El Gran Fellove’ eta ‘Any Crybabies around?’

Egunak joan egunak etorri, oso nekeza suertatzen ari da egunean gutxienez zortzi orduz musukoa jarrita eduki behar izatea. Ez arnasteko zailtasun edo asfixia sentsazioagatik, dagoeneko gaindituta dago auzi hori, eta ohitu ere egin gara. Arazoa bestelakoa da, tontakeria badirudi ere, belarrietan eta zauriak agertzen hasi dira, aho-partea lehortuta, azalean ere nabariak izaten ari dira urradurak. Ez dago zer egiterik, ezohiko egoera honen ondorioak dira, COVID-19

By |2023-02-01T16:57:31+02:0022 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Ane’ eta ‘Rizi (Days)’

Jaialdiko lehenengo asteburua joan zaigu, eta oraindik aurretik egun asko baditugu ere, dagoeneko gehien espero nituen filmak aurkeztu dituzte. Gaurkoan bi harribitxi aztertuko ditut, opera prima bikain euskaldun bat, batetik; Donostiako Zabaltegi-Tabakaleran ohikoa dugun zinegile kontsagratu batena, bestetik.  Arrakastatsua eta oparoa izaten ari da David Perez Sañudorentzan 2020. urtea. Un coche cualquiera film laburrak orain arte parte hartu duen zinema jaialdietan izan duen harrerari gehitu

By |2023-02-01T16:59:11+02:0021 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Éte 85’, ‘Passion Simple’, ‘Limbo’ eta ‘Ya no duermo’

Bigarren eguna Donostia Zinemaldian, eta oraindik fresko. Hala ere, ezohiko edizioa duen honek dagoeneko ezarri du bere legea. Larunbat tristea bizi izan dugu hirian, aurreko urteetako jende-multzorik gabekoa, euritsua. Oraindik ere bero egiten du gauetan, eta goiz bada ere, egunean 4-5 film ikusteko asmoa dugunok sumatzen hasi dugu lo-falta. Arlo zinematografikoari dagokionez, baina, ezin oparoagoa izaten ari dira aurreneko filmak. Cannesko zigilupean Donostian lehian ari

By |2023-02-01T16:59:51+02:0020 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Akelarre’, ‘Nora’ eta ‘Slow Singing’

Ziurgabetasuna da hitza. Behin eta berriz irakurri dugu hedabide eta arduradunen artean. Malagako Zinema Jaialdia atzeratu eta oraintsu bukatu da, printzipioz, segurtasun neurri eta protokoloak zorrotz bete ostean kasu positiborik gabeko ekitaldia izanik. Veneziako Mostra izan da hurrengo erronka nagusia, erabakigarriagoa akaso, eta badirudi ez dela ezustekorik izan. Hurrengo hitzordua, Donostia Zinemaldia. Dagoeneko martxan da 68. edizioa, eta aipatutako aurrekarien bide berbera jarrai dezan opa

By |2023-02-01T17:00:52+02:0019 iraila, 2020|

‘Pentsamendua eta eztabaida’ atala izango du aurtengo Zinemaldiak

Donostia Zinemaldiak zinemari buruzko elkarrizketa sustatzeko atal berri bat estreinatuko du 68. edizioan: Pentsamendua eta eztabaida. Aaron Sorkin, Francisco Ramos, Ted Hope eta Marc Orts izango dira protagonsita nagusiak, baina European Film Forum jardunaldiak eta nazioarteko proiekzioa duten proiektuak abiarazi dituzten profesionaleentzat bideratutako mahai-inguruak ere atonduko dituzte. Saio guztiak streaming bidez ikusi ahalko dira jaialdiaren webgunean.

By |2020-09-15T09:11:58+02:0015 iraila, 2020|

European Film Forum jardunaldia irailaren 22an egingo dute

Covid-19aren pandemiak ikus-entzunezko industria europarrean izan ditzakeen eraginak aztertzeko hitzordua barneratuko du aurten Donostia Zinemaldiak. European Film Forum jardunaldiak irailaren 22an (asteartean) egingo dituzte, eta saioak streaming bidez jarraitu ahalko dira Zinemaldiaren webgunean. 15:00etatik 16:45era bitartean izango dira solasaldiak.

By |2023-02-01T17:08:40+02:008 iraila, 2020|
Go to Top