Marion Cotillardek jasoko du aurtengo bigarren Donostia Saria

Gaur egungo zinemagintzan nazioarteko oihartzun handienetako duen Marion Cotillard aktore frantsesak jasoko du 69. Donostia Zinemaldiko bigarren Donostia Saria. Irailaren 17an egingo duten inaugurazio ekitaldian bertan emango diote garaikurra, Carlos Sauraren Rosa Rosae. La Guerra Civil film laburraren eta Zhang Yimou zuzendariaren Yi miao zhong / One Second film luzearen emanaldien aurretik.

By |2022-08-29T12:59:02+02:0024 abuztua, 2021|

Zurriolako Butaka saioari buruz, Behatokiaren 2019ko bilduman

Behategiak ‘Euskal Hedabideen Urtekaria 2019’ bilduma argitaratu berri du, eta besteak beste, bertan irakur daiteke 67. Donostia Zinemaldiaren baitan BERRIA, Hamaika, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta ZINEA.eus atariko kideok elkarlanean prestatutako 2019ko Zurriolako Butaka telebista saioari buruzko artikulua. BERRIAko Urtzi Urkizu Adrianek idatzi du, «Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko» izenburupean.

By |2022-08-29T13:01:06+02:0031 uztaila, 2020|

‘Pacificado’ filmak jaso du 67. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 67. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Paxton Wintersen Pacificado lanak jaso du Urrezko Maskorra. La trinchera infinita izan da gauaren bigarren protagonista, Euskal Zinemaren Irizar saria, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenen Zilarrezko Maskorra eskuratuz.

By |2019-09-30T10:24:13+02:0028 iraila, 2019|

‘La trinchera infinita’ filmak jaso du Euskal Gidoi Onenaren saria

Euskal Gidoigileen Elkarteak Donostia Zinemaldian parte hartzen duten filmen artean banatzen du Euskal Gidoi Onenaren saria, eta aurtengoan Jose Mari Goenagak eta Luiso Berdejok idatzitako La trinchera infinita filmaren oinarrian dagoen testua saritu dute. Goenagak jaso du garaikurra gaur iluntzean Keller gunean egindako agerraldian.

By |2022-08-29T13:03:31+02:0027 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Wasp Network’

Zuzendaria: Olivier Assayas Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia Saila: Donostia Saria 90eko hamarkadako Kuba. Goiz batean, ingurukoei ezertxo ere esan gabe, René González pilotoak hegazkin bat lapurtuko du eta Havanatik Miamira egingo du ihes, Olga emaztea eta sei urteko alaba bertan utzita. Bizimodu berria abiatuko du bertan, eta beste hainbat iheslari kubatarrekin batera, uhartean eraso terroristak egin nahi dituzten Fidel Castroren aurkako antolakundeetan infiltratuko dira, filmari

By |2019-09-27T18:12:05+02:0027 iraila, 2019|

‘Le milieu de l’horizon’ lanak jaso du Greenpeace erakundearen Lurra saria

Ingurumenaren eta bakearen defentsarako baloreak hoberen islatzen dituen Zinemaldiko filma saritzeko, Greenpeace erakundeak duela bost urtetik banatzen duen garaikurra da Lurra saria, eta aurtengoan Zuzendari Berriak sailean parte hartu duen Delphine Lehericey zinemagile suitzarraren Le milieu de l’horizon lana izan da garaile. Atzo, irailak 26, jaso zuen saria Javier Bardem aktorearen eskutik.

By |2019-09-30T10:26:00+02:0027 iraila, 2019|

“Mila esker, Euskal Herria” oihukatuz jaso du Donostia Saria Sutherlandek

Eguneko protagonista izan zen atzokoan. 67. Donostia Zinemaldian banatuko dituzten hiru Donostia Sarietako bigarrena jasotzera etorri da Donald Sutherland aktore kanadarra, eta hiriarekin txundituta eta aitortzarekin bereziki eskertuta azaldu da. Galaren amaieran, The Burnt Orange Heresy filma eman zuten, Giuseppe Capotondik gidatutakoa.

By |2019-09-30T10:26:18+02:0027 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Light of My Life’

Zuzendaria: Casey Affleck Urtea: 2019 Herrialdea: AEB Saila: Perlak 11 urteko Rag neskatila eta aita ihesean bizi dira. Duela hamar bat urte, Rag jaio zen garaian, izurri baten antzera zabaldu zen birusaren eraginez, ia ez dago andrazkorik munduan, eta geratzen diren apurrak bunkerretan gotortuta bizi dira, gizonezkoen kontrolpean. Aitak, baina, ez du Rag bakarrik uzteko asmorik, eta gainerakoengandik urrun mantenduko du, basoan gordeta. Segurtasun neurri

By |2019-09-26T15:16:19+02:0026 iraila, 2019|

Zinemaldiko kritika: ‘Hiru Uhinak’

Zuzendaria: Loïc Legrand Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira Meta-zinema ariketa ederra egin du Loïc Legrand Akitania Berriko ekoizle eta zinemagileak. Bere opera primak Hiru Uhinak kondaira eguneratu du, zeinetan marinel batek madarikazio bat jasoko duen, eta esnezko, malkozko eta odolezko hiru olatu erraldoiri aurre egin beharko dien. Hirugarrena suntsitzeko, arpoi bat botako du olatuaren erdigunera, eta oihu lazkarri batekin desegingo da uhina. Etxera

By |2019-09-26T10:47:07+02:0026 iraila, 2019|
Go to Top