ZINEBI66: Kameraren bidez erretratatutako mundua

Zuzendari berriarekin ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak tinko eutsi dio bere jatorrizko programazio ildoari. Hiru hamarkadaren ostean bueltan da Joseba Lopezortega, eta haren gidaritzapean oraindik festibalak zein norabide hartuko duen (hartuko baldin badu) ikusteke badago ere, 66. edizio honetan bilbotarraren itzulerak jarraikortasuna bermatu du. Nazioarteko film labur onenen erakusleiho da ZINEBI, bertan lehiatzen baitituzte aurretik ospatu diren zinemaldietako zein estreinaldiak diren

By |2024-11-14T10:03:18+02:0014 azaroa, 2024|

‘ITOIZ. UDAKO SESIOAK’: Oroitzapenen dunen atzetik dabil

Zuzendariak: Ainhoa Andraka, Larraitz Zuazo eta Zuri Goikoetxea Urtea: 2024 Herrialdea: Euskal Herria Berriki ezagutu ditugun La estrella azul (Javier Macipe, 2023) eta Segundo premio (Isaki Lacuesta, Pol Rodríguez, 2024) bezalako ekoizpen ausart eta askeen ildoari nolabait tiraka, musika ardatz duen film iradokitzailearekin lehiatuko dira Ainhoa Andraka, Larraitz Zuazo eta Zuri Goikoetxea 66. ZINEBI jaialdiko ZIFF - ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketan. 7-8 urte daramatzate

By |2025-01-24T10:35:57+02:0012 azaroa, 2024|

ZINEBI66: Politikoa da zinema, zentzu guztietan

“Biziki hunkitzen nau sari hau Jose Luis Alcainerekin batera jasotzeak. Zinemari bizitza eman dio, eta hori bereziki atsegin dut [...] Bestetik, nire filmak arriskuak hartzen dituzten pertsonei buruzkoak dira. Horrelako istorioak kontatzeak aukera ematen dit horiek ezagutzara emateko eta mundua aldatzeko. Eskerrak eman nahi dizkiet nigan sinistu dutenei, besteak beste, Edward Snowden, Nan Goldin, Julian Assange, Glenn Greenwald eta beste hainbati”. Hitzartze politiko bezain kritikoarekin

By |2024-11-11T09:37:53+02:0011 azaroa, 2024|

15. ZINEBI EXPRESS lehiaketa aurkeztu dute

2024ko edizioa urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo da, eta parte hartzaileek gehienez 3 minutuko iraupena duten obrak errodatu beharko dituzte. Aurtengo gaia ezagutzara eman aurretik, ‘Zure lehen film laburra mugitzea’ izeneko solasaldia eskainiko du Julieta Juncadella zinemagile, banatzaile eta ekoizle argentinarrak, Bilboko La Perrera eraikinean.

By |2024-11-08T13:32:44+02:0030 urria, 2024|
Go to Top