Zinemaldiko Kritikak: ‘Le Cahier Noir’, ‘Tiempo después’, ‘In Fabric’ eta ‘Another Day of Life’

Iragan ostiralean ekin zion 66. Donostia Zinemaldiak, eta ia konturatu gabe, lehen erdia joan zaigu jada. Aurtengo ekitaldian ikusmin handiena sortu duten euskal filmek ez dute hutsik egin, besteak beste, espero eta aurreikusten zen maila bikaina eskaini baitute KIMUAK programako film laburrek, Mikel Urdangarin musikariari buruz Oier Aranzabalek zuzendutako Margolaria lanak, Ana Schulz eta Cristóbal Fernándezen Mudar la piel dokumentalak, Zuzendari Berriak saileko Koldo Almandozen Oreina

By |2018-10-01T09:08:25+02:0026 iraila, 2018|

Maddi Barber: “Ederra baina, aldi berean, mingarria den zerbait filmatu nahi nuen”

Maddi Barber zinegile iruindarrak iragan igandean estreinatu zuen 592 metroz goiti lan dokumentala Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean. Zinegilearen lana Kimuak 2018 sortarako hautatu dute ere. Jaialdiaren atarian izan ginen berarekin, eta jarraian dituzue izandako solasaldian jaso genituenak.

By |2021-05-24T12:50:12+02:0025 iraila, 2018|

Zinemaldiko Kritikak: ‘Beautiful Boy’, ‘La noche de 12 años’ eta ‘Leto’

Gertakari errealetan oinarritutako hiru film izango dira laugarren eguneko kronika hau gorpuztuko dutenak. Sail Ofizialean Beautiful Boy aurkeztu du Felix Van Groeningenek, ingelesez zuzendu duen lehen lana. David Sheffek idatzitako My Addicted Son eleberrian oinarrituta dago, eta bertan, bere semearen drogazaletasuna eta dependentzia azalduko ditu, bien arteko harremanean ere sakonduz. Filmak bide berbera jarraituko du: bi pertsonaiak etengabe elkarren aurka jarriko ditu zuzendariak, izan ere,

By |2018-10-01T09:11:23+02:0025 iraila, 2018|

Zinemaldiko Kritikak: ‘Yuli’, ‘Cold War’, ‘Le livre d’image’ eta ‘First Man’

“Ez dut dantzaria izan nahi, pertsona normal bat izan nahi dut. Marikoi deituko naute”, dio gerora mundu mailako dantzaririk onenetarikoa bilakatuko den eta oraindik ume inozente bat baino izango ez den Carlos Acosta pertsonaiak. Aitak inposatutako bidea jarraitzera behartuta, familia aurrera ateratzeko pisu guztia beregain hartu beharko du gazteak, sakrifizioz sakrifizio, Kubako errealitate gordina atzean uzteko asmoz. Gainera, aitak ere, filmaren goiburua den Yuli ezizena

By |2018-10-01T09:14:27+02:0024 iraila, 2018|

Zinemaldiko Kritikak: ‘El amor menos pensado’, ‘Asako I & II’ eta ‘Las herederas’

Donostia Saria jasota, protagonista handienetariko bat izan zen Ricardo Darín iaz, eta aurten ere beste horrenbeste. Izan ere, 66. Donostia Zinemaldia inauguratu duen El amor menos pensado (Juan Vera) pelikulako protagonista nagusia da, Mercedes Moránekin batera. 25 urtez ezkonduta egon ostean banatzea erabakiko duen bikotea osatuko dute biek, hala, zuzendari argentinarraren lehen film luzeak maitasun harremanak eta horien inguruko galderak jaurtiko ditu etengabe. Inongo haserrealdirik

By |2018-10-01T09:15:19+02:0022 iraila, 2018|

‘El amor menos pensado’ filmak abiatuko du gaur Donostia Zinemaldia

Zinemazaleak goiz-goizetik pilatu dira Kursaal kongresu jauregiaren inguruetan. Milaka izan dira, akreditazioa lepotik zintzilik zeramatela, lehen ordutik aretoetarako ilarak bete dituzten ikusle goiztiarrak. Hasiera ofiziala, ordea, Juan Vera argentinarraren El amor menos pensado filmaren proiekzioak emango dio, gaur gauean ospatuko den irekiera galan.

By |2018-09-21T13:04:12+02:0021 iraila, 2018|

Umorea eta Euskal Herriko moda izango dira Zinemaldiko inaugurazio galan nagusi

Umorez ekingo dio 66. Donostia Zinemaldiak bihar. 21:00etan egingo dute inaugurazio gala Kursaal Auditoriumean, eta Nagore Aranburu eta Belén Cuesta aktoreek aurkeztuko dute. Jaialdiaren webgunean, ETB1 eta La2 kateetan zuzenean eskainiko dute gala. Gainera, aurten ere, Donostiako Alkatetzaren Donostia Moda Klusterrarekin egindako lankidetzari esker, Euskal Herriko modarekin jantziko dira aurkezleak.

By |2018-09-20T12:49:07+02:0020 iraila, 2018|

Zinemaldiko Horizontes gosariak eta TCM topaketak, aurten, Victoria Eugenia Antzokian

Iaz arte Kursaaleko prentsa klubean antolatzen ziren Horizontes gosariak eta TCM topaketak lekuz aldatuko dituztela iragarri du Donostia Zinemaldiak. Hala, ekimena herritarrei irekitzeko asmoz eta interesatu orori bertaratzeko gonbita eginez, aurten, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan egingo dute ekimena.

By |2018-09-21T13:34:36+02:0020 iraila, 2018|
Go to Top