Hamaika filmek osatuko dute Zinemaldiko Made in Spain saila
Hamaika ekoizpen sartu ditu Donostia Zinemaldiak, urtero, Espainiako ekoizpenei eskaintzen dion Made in Spain tartean. Batetik, beren lehen filma zuzendu duten bost sortzaileren lanak aurkeztuko dituzte; bestetik, ibilbide oparoa duten beste bost zuzendariren lanak ikusi ahal izango dira; eta Fotogramas zinema aldizkariaren omenezko dokumental bat proiektatuko dute, azkenik.