16.500 ikus-entzule izan ditu ZINEBIren 63. edizioak
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 63. edizioko balantzea egin du. Astebetean, 41 herrialdetako 123 film erakutsi dituzte programazioaren sail desberdinetan, eta 16.500 ikus-entzule izan dituzte, iazko ikusle-kopuruaren bikoitza.