Zozkatu dituzte ‘Etxean ere zinema euskaraz’ ekimeneko lehen bonuak

Donostiako Udalaren, Euskalbideo bideoklubaren eta Donostiako Zinemaldiaren arteko elkarlanetik sortu zen Etxean ere zinema euskaraz egitasmoa. Iragan ekainean jarri zuten abian, eta orain arte ekimenean parte hartu duten lagunen artean 62. Zinemaldirako lau bono zozkatu dituzte.

By |2019-05-17T11:55:20+02:0011 abuztua, 2014|

Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian ariko diren beste zazpi lan

http://youtu.be/7lCiDIcqMe0 Bille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturminger izango dira orain bi aste iragarritako estatuko zuzendariekin batera, 62. Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu asmoz, euren lan berriekin Sail Ofizialean lehiatuko diren zuzendariak.

By |2019-05-17T11:54:51+02:007 abuztua, 2014|

‘Loreak’ eta ‘Lasa eta Zabala’ 62. Zinemaldiko Sail Ofizialean

Gaur goizean 62. Donostiako Zinemaldian proiektatuko diren estatuko filmen berri eman dute Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Maialen Beloki Zuzendaritza Batzordeko kideak. Orotara zazpi euskal ekoizpen izango dira, tartean, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak euskarazko lana, Sail Ofizialeko lehiaketan, eta Pablo Maloren Lasa eta Zabala, Sail Ofizialean baina lehiaketatik kanpo.

By |2019-05-17T11:45:27+02:0024 uztaila, 2014|
Go to Top