Musikak ere leku berezia izango du 62. Zinemaldian
EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostia Zinemaldiarekin bat eginik, hainbat filmetako soinu bandak eskainiko ditu irailaren 20an Miramongo egoitza nagusian emango duen Zinemarako Musika kontzertuan. Tartean, Frio sol de invierno (Pablo Malo, 2004), Alatriste (Agustín Díaz Yanes, 2006) eta Los crímenes de Oxford (Alex de la Iglesia, 2008) filmetako soinu bandak izango dira entzungai.