Azaroaren 25ean estreinatuko dute ‘Ainarak’ dokumentala, Anne Etchegoyen protagonista duena

AINARAK dokumentala, Anne Etchegoyen abeslari eta konpositorea protagonista duena, bihar helduko da zinema-areto komertzialetara. Madrilen, Katalunian, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Maulen eta Aragoiko hainbat txokotan ikusi ahal izango da; hori baino lehenago, aurrestreinaldiak egingo dituzte Gasteizen eta Aragoiko Ansó herrian.

By |2022-11-25T16:23:25+02:0024 azaroa, 2022|

‘Ainarak’ dokumentalaren proiekzioak abiatuko du gaur NIFF jaialdia

Ainarak (Juan San Martin eta Ritxi Lizartza, 2022) dokumentala eta Chicas prepago (Isa Sáez, 2022) film laburraren irekiko emanaldiek abiatuko dute gaur iluntzean NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 4. edizioa.  Lau egun iraungo ditu, eta hiru egoitza izango ditu: Iruñeko Katedrala, Kondestable jauregia eta Nafarroako Antzerki Eskola.

By |2022-08-17T11:23:15+02:0017 abuztua, 2022|

‘Ainarak’ dokumentalaren errodajea amaitu dute

1870 eta 1940 urteen artean Nafarroako eta Aragoiko neska gazteek, Ainara gisa ezagunak, Pirinioak zeharkatuta Maulera, espartinen industrian lan egiteko asmoz, burutzen zuten bidaia du hizpide dokumental homonimoak. Juan San Martín eta Ritxi Lizartza dira ikus-entzunezkoaren zuzendariak, eta Anne Etchegoyen kantariak egingo ditu gidari lanak.

By |2021-07-02T12:47:00+02:002 uztaila, 2021|
Go to Top