Zabalik da 2022ko Irudienean izena emateko epea
Beste urte batez, euskaraz sorturako ikus-entzunezkoen erakusleiho izango da Irudienea gunea Durangoko Azokak iraungo dituen bost egunetan. Dokumentalak, film luzeak, film laburrak, web-telesailak, animazioak, esketxak… dei egin dituzte parte hartzera, egun joera den sorkuntza aniztasuna ordezkatzeko.