Zortzi ekoizpen euskal herritar lehiatuko dira Caostica 22 jaialdian

Guztira 70 lan erakutsiko dituzte ekainaren 3tik 9ra bitartean Bilborocken egingo duten Nazioarteko Film Labur eta Bideoklip jaialdian. Euskaraz sortutako lan onenak 500 euro jasoko ditu opari.