Irudieneak urteko euskal ekoizpenik aipagarrienak bilduko ditu
51. Durangoko Azoka euskal kulturaren agertoki bilakatuko da abenduaren 2tik 6ra bitartean. Ikus-entzunezkoek badute euren gunea: Irudienea. Bertan, urteko euskal film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikziozkoak... ikusteko aukera izango da. 20 emanaldi baino gehiago egingo dituzte aurten, eta Zugaza zineman kokatuko da euskal zinemaren gunea. Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, proiekzioez gain, aurkezpenek eta eztabaidek osatuko dute egitaraua. Ostiralean, “Nola egiten dira marrazki bizidunak” tailer praktikoa izango da lehenengo