Euskal zinemaren lagina, Torontoko zinema jaialdian
Pablo Berger bilbotarraren lehen animaziozko lana -Robot Dreams-, Victor Erice zinemagile beteranoaren itzulera suposatu duen fikzioa -Cerrar los Ojos-, eta Jaione Camborda donostiarraren bigarren film luzea -O Corno- izango dira ikusgai TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 48. Edizioan. Irailaren 7tik 17ra ospatuko dute hitzordua.