Estreinaldiak: Abuztuak 16

The Goonies Aurre milenialok, bueltan dira gonnietarrak! 1985eko Richard Donner estatubatuarrak zuzendutako eta Steven Spielberg zuzendariak idatzitako abenturazko komedia filma berreskuratuko dute Hego Euskal Herriko zinema areto nagusiek, estreinaldi urtetik 34 urte igaro direnean. 1985ko uda, AEBko  Oregon estatuan. Mikey Walsh (Sean Astin) kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita (Keith Walker), arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile diruzale batzuk Walsh familia bizi den