Pello Gutierrezen ‘Zain’ izan da garaile Euskal Zine Bileran

40+1. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren lehiaketak baditu bere irabazleak. Pello Gutierrezen Zain filmak jaso du film onenaren saria, eta Miren Mujikak jaso du zuzendaritza onenarena. Igor Rezolaren Fabrika(k) lanak jaso du gidoi onenaren errekonozimendua, eta azkenik, Eukeni Arriortuaren Pastoreak filma saritu du publikoak.