Bizifilmak jaialdiaren bigarren ekitaldia egingo dute Urruñan

Martxoaren 17an eta 18an, Euskal Herrian ekoiztutako lan dokumentalak eta film laburrak erakutsiko dituzte Urruñako Itsas-mendi zineman. Baionako Bernart Etxepare Lizeoko ikasleek antolatutako ekimena da, eta batutako dirua Iparra-Hegoa festara joateko erabiliko dute.