‘20.000 erle espezie’ eta ‘Robot Dreams’, pantaila handira bueltan
Euskal Herriko zenbait zinema aretotan berriz ikusi ahalko dira 38. Goya sarietan hautagai diren eta euskal ekoizpena duten bi filmak. Estibaliz Urresola laudioarraren opera primak 15 izendapen ditu; Pablo Berger bilbotarraren animaziozko lana Hollywoodera begira dago.