14 Goya sari jasotzeko aukera dauzka ‘Maixabel’ filmak

2022ko otsailaren 12an banatuko ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen onenak nabarmentzeko 36. Goya sariak, eta dagoeneko ezagutarazi dute errekonozimenduak jasotzeko behin betiko hautagaien zerrenda. Iciar Bollainen Maixabel da euskal partaidetza duten ekoizpenen artean izendapen gehien dituena, hamalau. Uniko ekoiztetxe bilbotarraren Nacer eta Haizea Pastorrek eta Iker Álvarezek zuzendutako Zutik! animaziozko film labur eta luze onenaren kategorietan sartu dituzte.