Zabalik da 36. Zinema Eraikitzen deialdia
Zinema Eraikitzen sailaren 36. edizioan proiektuak aurkezteko epea ireki dute jada. 2019ko irailaren 23an, 24an eta 25ean antolatuko da ekimena, Donostia Zinemaldiaren egitarauaren baitan, eta ekainaren 30era arte luzatuko da lanak bidaltzeko aukera.