Kutsidazu 344. ‘EL ESPÍRITU DE LA COLMENA’

Zuzendaria: Víctor Erice Urtea: 1973 Iraupena: 94 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | 40ko hamarkada 1940an, Gaztelako goi-lautadako Hoyuelos herrian deportaturik dagoen familiaren historia du hizpide. Aitak erlauntzak zaintzen ditu eta nobela antzeko zerbait idazten du gauetan; amak amodiozko gutunak idazten dizkio erbestean dagoen norbaiti, eta tximinian erretzen ditu bueltan jasotakoak. Bestalde, Isabelekin, bere ahizpa gaztearekin zinemara joatea maite du Anak, fantasiarako tartea eskaintzen baitio horrek.