Sei ekoizpenek osatuko dute Zinemaldiko Zinema Eraikitzen 34 saila
Bost lehen filmek eta bigarren film batek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren baitan antolatuko duten Zinema Eraikitzen 34 saila. Aurtengo ekitaldia irailaren 24tik 26ra bitartean egingo dute, eta Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Uruguaiko ekoizpenak hartuko ditu. Beste behin, talentu berriak nazioartean proiektatzeko plataforma eta Latinoamerikako ikus-entzunezkoen industriaren erreferentziako elkargune bihurtuko da ekimena.