Udako zinema eskaintza argitu dute, Asteasun
Hilaren 3an hasi zituzten Tolosaldeko herrian uda sasoiko kultur jarduerak. Musika kontzertuak izan dira protagonista egunotan, eta familia osoarentzako filmak proposatuko dituzte uztailean eta abuztuan: Zutik! (Haizea Pastor eta Iker Álvarez, 2021) eta Hil kanpaiak (Imanol Rayo, 2020).