21.080 ikus-entzule batu ditu, guztira, 33. Beldurrezko Asteak
Paul Urkijoren Irati filmak abiatu zuen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 28an, eta azaroaren 4ra arte luzatu da 33. edizioa. 32 film luzek eta 30 laburrek osatu dute zinema eskaintza; erakusketek zein aurkezpenek ere izan dute tartetxoa.