Badator 31. Fantasiazko eta Beldurrezko Astea
Peninsula (2020) filmaren emanaldiak abiatuko du datorren ostiralean, hilaren 30ean, Donostiako 31. Fantasiazko eta Beldurrezko Astea. Ez da izango abonurik; sarrerak bihar 11:30etik aurrera jarriko dira salgai, eta online bidez eskuratu ahalko dira Donostia Kulturaren webgunean.