EMANALDIA | ‘Moscas’ filma, 30. FANT jaialdian

Moscas filmaren emanaldia, 30. FANT jaialdian Aritz Moreno donostiarra bere bigarren filmarekin lehiatuko da FANT – Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiko sail ofizialean; Kike Ferrari argentinarraren Que de lejos parecen moscas eleberria egokituz sortutako Moscas aurkeztuko du. Lanak Ernesto Alterio aktorea du protagonista, negoziolari boteretsu eta eskrupulurik gabe baten rolean, zeina ataka  ataka larrian dago: autoko gurpil bat zulatu ostean, gorpu bat aurkituko du kotxeko maletategian.

By |2024-04-30T15:57:52+02:0030 apirila, 2024|

JAIALDIA | 30. FANT jaialdiaren itxiera-ekitaldia

Pedro Olea zinemagile bilbotarrak Fantastikoaren Izarra Saria jasoko du Itxiera-ekitaldia, maiatzaren 10ean egingo dute, BBK Aretoan. Egunean bertan Fantastikoaren Izarra Saria jasoko dute Pedro Olea zinemagile bilbotarrak eta Lamberto Bava zuzendari, ekoizle eta gidoilari italiarrak. Gainera, Céline Rouzet frantziarrak talentu berriak aitortzen dituen Fantrobia saria ere hartuko du. Festibala baina, hilaren 11ra arte luzatuko da, eta Cameron Cairnes eta Colin Carnesek zuzendutako Late night with the devil filmarekin esango diote agur.

By |2024-04-30T15:47:10+02:0030 apirila, 2024|

JAIALDIA | 30. FANT jaialdiaren irekiera ekitaldia

Fant Laburrean-Euskal Filmak Maiatzaren 3an ekingo diote FANT – Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiari, Campos Eliseos antzokian. Javier Botet aktore ezagun eta entzutetsuari eta Ivan Miñambres ekoizle portugaletetarrari eskainitako Ohorezko Fant sariak banatuko dizkiote. Gainera, Laura Alvearen La mujer dormida thriller psikologikoa zein Fant Laburrean - Euskal Filmak saileko 13 film laburrak pantailaratuko dituzte, tartean euskaraz errodatutako lau. Betiko gaua (Eneko Sagardoy) Betizu buru (Kim Maiteny) Jende arrotza (Imanol Ortiz Lopez)

By |2024-04-30T16:19:54+02:0030 apirila, 2024|
Go to Top