2deo laborategia, 2023rako ikus-entzunezko proiektu eske
Tabakalerako 2deo laborategiak urteroko deialdi iraunkorra martxan jarri du. Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko interesa duten 18 eta 35 urte bitarteko gazte sortzaileek urtarrilaren 1etik aurrera dute horretarako aukera.