‘One Cut of the Dead’ filme japoniarrak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ikusleen saria
Amaitu dira beldurrezko egunak Donostian. Begien kliska batean igaro da 29. Fantasiazko eta Beldurrezko Astea, eta ezagutzera eman dute jada palmaresa. One Cut of the Dead (2017) film japoniarrak jaso du publikoren sari nagusia eta Alberto Corredorren Baghead (2017) nagusitu da film laburren artean.