‘Cinco lobitos’ eta ‘Cuerdas’ aitortu dituzte, 28. Forqué sarietan

Espainiar estatuko zinemagintza sustatzea helburu duten Forqué Sarien 28. edizioaren gala abenduaren 17an egin dute, eta Alauda Ruiz de Azuaren opera primak Hezkuntza eta Baloreak Zineman saria bereganatu du. Bertan aktore den Laia Costa ere nabarmendu dute bozkatzaileek. Film laburren kategorian ez da sorpresarik izan.