Donostia Zinemaldiko Nest sailean izena emateko aukera, ekainaren 3tik aurrera

Zinema ikasleen film laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea uztailaren 3ra arte egongo da zabalik. 23. edizioa irailaren 23tik 27ra bitartean egingo dute, eta proiektu irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du.