Aurtengo Sebastiane saria, ‘The Power of the Dog’ lanarentzat
GEHITU Euskal Herriko Gai, Lesbiana, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Elkarteak Donostia Zinemaldiko filmen artean banatzen duen Sebastiane saria Jane Campion sortzailearen The Power of the Dog lanarentzat izan da aurtengoan. Kolektiboaren errealitateak, askatasunak eta gizarte-aurrerapausoak hoberen islatzen dituen filma nabarmentzen du golardoak.