NEST sailaren 22. ediziora lanak bidaltzeko epea zabalik da
Donostia Zinemaldiaren NEST Zinema Ikasleen Film Laburren Sailera lanak aurkezteko epea gaur zabaldu dute, eta uztailaren 3ra arte luzatuko da. 2023ko lehiaketa irailaren 25etik 29ra bitartean egingo dute, eta proiektu irabazlearen zuzendariak 10.000 euroko saria jasoko du.