Klasikoz lepo, Tabakaleraren aste honetako zinema-programazioa

Klasiko arrakastatsuak izango dira nagusi Tabakalera – Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak aste honetan eskainiko duen zinema-programazioan: The Man Who Shot Liberty Valance (John Ford, 1962), Blade Runner (Ridley Scott, 1982), Out of Africa (Sidney Pollack, 1985) eta Hellhole (Bas Devos, 2019).