Astean behin zinemara: Alejandro González Iñárritu-ren ’21 gramos’

Halaxe dira kontuak; gizakia hiltzen denean 21 gramo flakatzen da. Arima ukiezinaren pisuaren metafora ote? Ala zenduek bizidunon oroimenean uzten diguten zamaren ikurra? Ala hildakoek euren txango luzerako behar duten fardela? Horrelako eta bestelako iradokizunak darabiltza zinegile mexikarrak, heriotzak nola eragiten dien hildakoen inguruan bizi direnei.Hiru istorio dira elkarri lotuak: hasieran menturazko lotura dena betiko eragingo dien gertaera bihurtuko da. Sean Penn-ek lan borobila egiten du: Paul da, bizitzeko beste baten bihotza behar duen eria. Bihotzaren zain