‘Indarkeriaren oi(h)artzunak’ filma nagusi, Giza Eskubideen 21. Zinemaldian

Ikus-entzuleek Amaia Merino eta Ander Iriartek zuzendutako dokumentala izan dute gogokoen (9,18 puntu); Amnesty International-ek aipamen berezia eskaini dio ere. Aldiz, erakundeak Mediha (Hasan Oswald) lana saritu du, eta The Weight of Life (Anna Hints) film laburrak irabazi du Gazte Epaimahaiak ebatzitako saria.

By |2024-04-19T15:09:54+02:0019 apirila, 2024|

‘EL SALTO’: Hesiaren bestaldean ez dago paradisurik

Zuzendaria: Benito Zambrano Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia-Frantzia Barneratuta dugun klitxe edota aurreiritzi batekin hasiko da El Salto. Etorkinak, batekoak zein bestekoak, baina batez ere afrikarrak, europarroi lana kentzera datoz, lapurtzera. Ez gara konziente baina, desesperazioak jota, eta bidaia luze, arriskutsu eta beldurgarri baten ostean iritsi direla gizon-emakumeok gurera, eta behin gure lurretan direla, egin nahi ez ditugunez arduratzea tokatzen zaiela; ‘ilegal’-tzat jota, gizarte mendebaldarraren etsai

By |2024-04-17T10:50:58+02:0017 apirila, 2024|

‘INDARKERIAREN OI(H)ARTZUNAK’: Egiaren erreparazioa eta justizia

Zuzendariak: Amaia Merino eta Ander Iriarte Urtea: 2024 Herrialdea: Euskal Herria Itzal luzea eta zauri sakonak utzi ditu Euskal Gatazka izenez ezagutu izan denak, eta horiek kontatzeko, ezagutzara emateko, salatzeko, aldarrikatzeko eta hausnarketari bide emateko baliatu dituzte hainbat eta hainbat sortzailek bateko zein besteko arte adierazpideak. Zinema alorrean, gatazkaren ertzak, kontra-historiak, isildutako istorioak eta kezkak jorratuz eratu dute, adibidez, Amaia Merino eta Ander Iriarte zuzendariek

By |2024-04-15T12:03:52+02:0015 apirila, 2024|

‘El Salto’ filmarekin abiatuko dute Giza Eskubideen 21. Zinemaldia

20:00etan ekingo diote 2024ko edizioari, Benito Zambranok zuzendutako lanarekin. Aurretik, 16:30ean, Fernando León de Aranoak zuzendutako Barrio (1998) ikusteko aukera egongo da, eta zinemagile espainiarrak aurtengo ohorezko saria jasok du ekitaldian. Larunbatean Indarkeriaren oi(h)artzunak (Amaia Merino eta Ander Iriarte) pantailaratuko dute.

By |2024-04-12T10:08:39+02:0012 apirila, 2024|
Go to Top