Martxoko programazioa iragarri du Bergarako zineklubak
Pixkanaka ari gara ezagutzen tokian tokiko zinekluben martxoko egitaraua. Gaurkoan, Bergarako ZinemaOn izan da datozen bost asteetako emanaldien berri eman duena, eta ikusgai izango diren filmean artean da Josu Martinez eta Txaber Larreategiren Caminho Longe dokumentala. Zuzendariak saioan izango dira, eta ondorengo solasaldian hartuko dute parte.