172.000 ikusletik gora, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan
Donostia Zinemaldiak 2024ko irailaren 20tik 28ra bitartean ospaturiko 72. edizioaren memoria zabaldu berri du. Bertan jasotako datuen arabera, 172.000 ikusle baino gehiago izan dira eta, 5.300 akreditatu baino gehiagorekin, bere marka hautsi du beste behin ere.