Euskal zinemak ordezkaritza izango du 2023ko D’A festibalean
20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023) filmak itxiko du Bartzelonan ospatu ohi duten zinemaldiaren aurtengo edizioa. Aurretik, Un impulso colectivo sail lehiakorrean Gelditasuna ekaitzean (Alberto Gastesi, 2023) eta Mision a Marte (Amat Vallmajor del Pozo, 2023) erakutsiko dituzte, eta film laburrek ere partaidetza sendoa izango dute.