Kutsidazu 415. ‘UN AMOR’

Zuzendaria: Isabel Coixet Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Landa bizitza Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Natek Espainiako landa-eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek konpainia bakarrarekin, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko

By |2025-02-14T10:16:46+02:0014 otsaila, 2025|

Kutsidazu 409. ‘THE HOLDOVERS’

  Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2023 Iraupena: 130 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Drama | 70ko hamarkada Paul Hunham AEBetako eskola-barnetegi pribatu bateko historia irakaslea da. 1970eko hamarkada betean, herrialdean influentziarik handiena duten familia aberatsetako semeak joaten dira Barton akademiara. Hunhamek, Bartoneko ikasle ohia bera, ez ditu estimu handitan ez ikasleak, ezta eskolako langileak ere. Harentzat, edozer egiteko eskubidea dutela uste duten haur lotsagabeak dira ikasleak,

By |2025-01-03T13:38:44+02:003 urtarrila, 2025|

Kutsidazu 406. ‘POOR THINGS’

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos Urtea: 2023 Iraupena: 141 min. Herrialdea: Irlanda Generoa: Fantasia | Zientzia-fikzioa | Komedia | Drama Yorgos Lanthimosen zinemaren ezaugarritzat har daiteke darabilen begirada ezberdina; gehienetan urrunekoa, batzuetan hutsala, bestetan maltzurra, dibertigarria, groteskoa eta baita suntsitzailea ere. Ohikoa izanagatik, lasai asko onar dezakegu zinegileak adierazpen osoko lurralde berri bat bereganatu zuela film apurtzaile honekin. Godwin Baxter doktore eta zientzialari distiratsu eta ez oso

By |2024-12-13T11:47:07+02:0013 abendua, 2024|

‘COMPLÈTEMENT CRAMÉ’: Blake jauna, zure zerbitzura

Zuzendaria: Gilles Legardinier Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Gilles Legardinier zuzendariaren beraren izen bereko eleberri arrakastatsuan oinarritutako filma da, eta John Malkovich aktore karismatikoa du protagonista. A priori, pista guztiek proposamen interesgarri baten aurrean gaudela pentsarazten digute; edo, sikiera, aukera berri bat dela Malkovich pertsonaia zorrotz, hautsi eta ilunekin lotzen jarraitzen dugunontzat. Izan, badituelako bestelakoak; bere ibilbide luzean era guztietako rolak jorratu baititu estatubatuarrak, are, azkenaldian

By |2024-08-28T10:25:38+02:0028 abuztua, 2024|

‘UNA MADRE DE TOKIO / MOM, IS THAT YOU?’: Bizitza bera bezain konbentzionala

Zuzendaria: Yôji Yamada Urtea: 2023 Herrialdea: Japon   Aurreko beste lan batzuekin -Una familia de Tokio (2013); Una pastelería en Tokio (2015); Maravillosa familia de Tokio (2016)- "abizena" baino gehiago partekatzen duela argi utziaz, Yamadaren azken proposamenak ere ez du bere "tokio" berezia galdu. Are, bere egiten ditu kasik genero propioa garatu duen tokiko ezaugarri tonalak eta estetikoak, ikuslea ere haiekin zipriztinduz. Giza baliabideen buru

By |2024-08-22T12:25:32+02:0021 abuztua, 2024|

‘HORS-SAISON’: Barrura begira, maitasuna

Zuzendaria: Stéphane Brizé Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Zinema sozialaren lubakitik, kapitalismoa eta lan-mundua deseraikitzen igarotako tarte luzearen -La loi du marché (2015), En guerre (2018) eta Un autre monde (2021)- ostean, zinema sentimentalaren aterpera itzuli da Stephane Brizé frantziarra Hors saison (2023) drama erromantikoaren, goibelaren eta malenkoniatsuaren eskutik. Vincent Lindon bere aktore fetitxea alde batera utzi, eta Guillaume Canet jarri du, ustez, dena duen baina putzu beltzetik

By |2024-07-10T13:54:13+02:0010 uztaila, 2024|

‘BÂTIMENT 5’: Politikarien ikuspegi erromantikoa; herritarren patu etsia

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Ezagun da Billy Wilderrek nola aurkeztu zigun The Apartment (1960) filmeko protagonista. New York hiria zerutik erakutsi zigun, pixkanaka-pixkanaka bertako eraikin batek atentzioa eman eta idazmakinetan burua sartuta duten bulegarien artean bat bakarra bereizi arte: Jack Lemmonek interpretatutako C. C. Baxter langile goibel eta alienatua da bera, gerora jakingo dugun bezala, enpresako nagusietako bati bere etxe propioko giltzak

By |2024-07-05T11:54:02+02:003 uztaila, 2024|
Go to Top