Irungo film laburren zuzendari gazteen lehiaketan abian da

Irungo Udaleko Gazteria zerbitzuak 2021ko Film Laburren zuzendari gazteen lehiaketa jarri du martxan. Azaroaren 26ra arte dute 12 eta 25 urte bitarteko neska-mutilek lanak aurkezteko epea, eta hautatutakoak abenduaren 18an proiektatuko dituzte Martindozenea Gaztelekuan. Egun berean iragarriko dituzte irabazleak.