Eusko Jaurlaritzak ia 60 milioi bideratuko ditu Kulturara 2021ean
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 289,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2021ean, iaz baino % 4,2 gehiago, eta 3,1 milioi Covid19aren ondorioak arintzeko eta zuzentzeko izango da. Aurrekontu osoaren erdia, 149,1 milioi, EiTBk jasoko du, eta kulturari, ostera, ia 60 milioi eskainiko dizkiote.