Kutsidazu 364. ‘918 GAU’

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Iraupena: 65 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala 2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia

By |2024-02-23T12:29:33+02:0023 otsaila, 2024|

Kutsidazu 329. ‘THE TREASURE OF HIS YOUTH: THE PHOTOGRAPHS OF PAOLO DI PAOLO’

Zuzendaria: Bruce Weber Urtea: 2021 Iraupena: 105 min. Herrialdea: AEB Generoa: Dokumentala Paolo Di Paolo, 1950eko eta 1960ko hamarkaden artean aktibo egon zen argazkilari italiarraren figuran eta obran oinarritutako dokumentala duzue honakoa. Pasolinitik Magnanira, De Chiricotik Ungarettira, Ezra Poundetik Grace Kellyra... dolce vita izenez ezaguturiko aldiaren aurpegi orotarikoak erretratatu zituen. Film bizi, xarmangarri eta argigarria, zinez. Edertasun formalaren eta Weberrek pertsonaiarekiko duen maitasun nabariaren arteko konbinazioak

By |2023-06-16T12:59:22+02:0016 ekaina, 2023|

‘Hasieratik. Zinema feministaren historiak’ zikloaren azken saioa, igandean Artiumen

Artiumek – Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko zikloaren azken emanaldia hartuko du igandean, ekainaren 4an, 18:00etatik aurrera. Censor (Prano Bailey-Bond, 2021) filma pantailaratuko da, eta Andrea Sanchez zinemagileak aurkeztuko du.

By |2023-05-30T14:23:00+02:0030 maiatza, 2023|

Kutsidazu 321. ‘IL POSTINO’

Zuzendaria: Michael Radford Urtea: 1994 Herrialdea: Italia Iraupena: 115 min. Generoa: Komedia | Drama | Literatura | 50ko hamarkada | Mario (Massimo Troisi) postari xumeak lanpostu berezia onartuko du. Izan ere, bere lana gutunak hartzaile bakar batengana eramatea da, Pablo Neruda (Philippe Noiret) poeta txiletarra, Italiako herrixka txiki batean erbesteraturik bizi dena. Mario erabat liluraturik azalduko da Nerudaren irudiarekin, bi gizonen arteko adiskidetasuna handitzen joango den

By |2023-05-04T15:18:16+02:0021 apirila, 2023|

Dokumental Gaua egingo dute ostegunean Kanaldude telebistan

Euskal dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berezia atondu du Kanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista partehartzaileak otsailaren 16an, ostegunean. Tipularen sehaska kanta (Lander Garro, 2021), Matrioskak, gerrako neskatilak  (Helena Bengoetxea, 2022) eta Sans nom sarea (Bira Produkzioak, 2019) izango dira ikusgai Dokumental Gaua deiturikoan.

By |2023-02-15T12:27:23+02:0015 otsaila, 2023|
Go to Top