Zinemarekin lotutako hainbat ikastaro eskainiko ditu Donostia Kulturak 20/21 ikasturtean

Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ohiko eskaintza orotarikoari eutsi, eta ikus-entzunezko arloan trebatzeko egile-ikastaro bereziak ageri dira zerrendan.

By |2020-08-05T14:17:47+02:005 abuztua, 2020|

Ixone Santamariak irabazi du VI. Kritika Lehiaketa!

Sara Hernandez Askasibar kideari erreleboa hartuta, ekainetik aurrera Ixone Santamaria gasteiztarra izango da Zinea atariko kritikari berria.  Iratxe Fresneda Delgado euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Jara Ayucar Zineuskadi elkartearen ordezkariak, eta Donostiako Kresala Zineklubeko lantaldeak osatutako epaimahaiak Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa (2019) filmari buruz idatzitako testua saritu du.

By |2020-05-25T21:23:23+02:0025 maiatza, 2020|
Go to Top