#2019koNagusiak: ‘El Hoyo’ eta ‘La trinchera infinita’ filmen arrakasta
Sitges Film Festivaleko 52. edizioan film onenaren saria irabazi eta Torontoko zinemaldiko Midnight Madness saileko publikoaren saria lortu du Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo filmak, hala, 2019ko euskal film arrakastatsuena izan da 67. Donostia Zinemaldian sariak pilatu dituen Moriartiko lagunek zuzendutako La trinchera infinita lanarekin batera. Biek ala biek, Goya sarietarako hautagaitza ugari lortu dituzte.