Zurriolako Butaka saioari buruz, Behatokiaren 2019ko bilduman

Behategiak ‘Euskal Hedabideen Urtekaria 2019’ bilduma argitaratu berri du, eta besteak beste, bertan irakur daiteke 67. Donostia Zinemaldiaren baitan BERRIA, Hamaika, Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Gaztezulo eta ZINEA.eus atariko kideok elkarlanean prestatutako 2019ko Zurriolako Butaka telebista saioari buruzko artikulua. BERRIAko Urtzi Urkizu Adrianek idatzi du, «Zurriolako Butaka telebista saioa: zazpiak bat, euskal zinemaren berri emateko» izenburupean.