2019ko nazioarteko egonaldien deialdia zabaldu du Tabakalerak

Nazioarteko egonaldien programaren laugarren edizioan parte hartzeko eta, bidenabar, 2019an zehar proiektuak jasotzeko epea zabaldu du Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak. Maiatzaren 27ra arte mantenduko da irekita deialdia, eta lau modalitate artistiko hartuko ditu barne, ikus-entzunezko proiektu bat garatzeko aukera tartean.