Kutsidazu 336. ‘LA VIRGEN DE AGOSTO’

Zuzendaria: Jonas Trueba Urtea: 2019 Iraupena: 125 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama Hogeita hamahiru urteko emakumea da Eva, abuztua Madrilen ematearen erabakia autofede bilakatuko duena. Ingurukoak ulertu eta sentitzeko ikuspegi berri baten bila dabil, eta hiritarrek bizilekua uzten duten garaia ezin aproposagoa iruditzen zaio horretarako. Egun sargoritsu horietan bizitakoa irakasgai, denbora ezagutuko du, oraindik heltzeko gelditzen zaion aukera bat. https://youtu.be/9APYxTjwKuY

By |2023-08-04T08:50:54+02:004 abuztua, 2023|

Kutsidazu 333. ‘LES MISÉRABLES’

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2019 Iraupena: 102 min. Herrialdea: Frantzia Generoa: Thrillerra | Drama Stéphane Ruiz poliziak bat egin berri du BACekin, Montfermeilgo (Paris) Delinkuentziaren Aurkako Brigadarekin. Han bere lankide berriak ezagutuko ditu, Chris eta Gwada, auzo gatazkatsuetako talde antolatuen arteko tentsio izugarrietan aritutako bi agente. Ladj Lyk 2017an egin zuen izen bereko film laburra du oinarri filmak. Zuzendariak, maliar jatorriko migranteen semea eta Clichy-Montfermeil barrutian

By |2023-07-14T12:52:02+02:0014 uztaila, 2023|

Dokumental Gaua egingo dute ostegunean Kanaldude telebistan

Euskal dokumentalgintzari eskainitako hitzordu berezia atondu du Kanaldude Ipar Euskal Herriko euskarazko web telebista partehartzaileak otsailaren 16an, ostegunean. Tipularen sehaska kanta (Lander Garro, 2021), Matrioskak, gerrako neskatilak  (Helena Bengoetxea, 2022) eta Sans nom sarea (Bira Produkzioak, 2019) izango dira ikusgai Dokumental Gaua deiturikoan.

By |2023-02-15T12:27:23+02:0015 otsaila, 2023|

Kutsidazu 305. ‘MARIJESIAK 4:00′

Zuzendaria: Oier Plaza Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Gabon aurreko bederatzi goizaldeetan (abenduaren 16tik 24ra) Gernika-Lumoko kaleak kantuz janzten dira urtero-urtero. 04:00etan elkartzen dira bizilagunak gernikarren ohitura zahar honi eusteko, eta Oier Plazak (FMK Filmak) dokumental batean bildu ditu praktika berezi honen nondik norakoak. Gabonak iristear daudela iragartzen duten koplak dira marijesiak, Gernika-Lumon baina Bizkaiko beste zenbait udalerritan ere urte luzez iraun dutenak.

By |2022-12-16T14:15:47+02:0016 abendua, 2022|

Coup 53

Zuzendaria: Taghi Amirani Urtea: 2019 Herrialdea: Erresuma Batua Has gaitezen hasieratik, amaieraren hasieratik. Kolpetik. Aurten Mallorcako Atlantida zinema jaialdian Coup 53 dokumentala estreinatu da. 1953an Erresuma Batuak eta AEBek Iranen prestatu zuten estatu kolpearen inguruko ikerketa, gaurkotasuna ulertzeko ezinbesteko giltzarria. Dokumental zirraragarria bezain mingarria. Berriki Afganistanen gertatutakoak zabaldutako galderen harira, ezin aproposagoa suertatuko zaio ikusleari Taghi Amirani zuzendari Iraniarrak eskainitako begirada. Baina has gaitezen hasieratik, amaieraren hasiera, egin

By |2021-08-26T12:25:29+02:0026 abuztua, 2021|
Go to Top