Ez da kasualitatea

‘Handia fenomenoak’ harrapatu gintuen iaz, ezustean, orain­dik ere txikiak izatearen mantra errepikatzen geniola geure buruari. Euskal zinemagintzaren marka eta zenbaki guztiak lehertu, eta azken 30 urteetako euskarazko film ikusiena bi­lakatu zen Jon Garaño eta Aitor Arregiren pelikula, ordura arte datu onenen jabe zen Aupa Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005) arrakastatsuari aurrea hartuta. Urteta­ko ibilbidea duen produkzio talde bati heldutako arrakasta eta aitorpen berantiarraz