Kutsidazu 374. ‘SPOTLIGHT’

Zuzendaria: Tom McCarthy Urtea: 2015 Iraupena: 121 min. Herrialdea: AEB Generoa: Drama | Kazetaritza | Abusuak | Eliza 2002. urtean, The Boston Globe egunkariko «Spotlight» ikerketa unitateak agerian utzi zituen Massachussets estatuko apaizek hamarkadetan egindako pederastia abusuak. Bostongo artxidiozesia argitalpen horiek ezkutatzen saiatu zen arren, Eliza Katolikoak astinaldi gogorra jaso zuen. https://youtu.be/aEwmIxb6VCM

By |2024-05-03T12:06:42+02:003 maiatza, 2024|

Kutsidazu 355. ‘CAROL’

Zuzendaria: Todd Haynes Urtea: 2015 Iraupena: 118 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Maitasuna | Drama | Homosexualitatea New York, 50eko hamarkada. Therese Belivet (Rooney Mara) Manhattango denda bateko saltzailea da, eta bizimodu hobea du amets. Egun batean, Carol Aird (Cate Blanchett) ezagutuko du. Emakume dotore eta sofistikatua da, zeina zorigaiztoko ezkontza-lotura batean harrapatuta dagoen. Berehalako erakarpena sortuko da haien artean, gero eta biziagoa eta sakonagoa, beren

By |2023-12-22T15:54:27+02:0022 abendua, 2023|

Kutsidazu 302. ‘AMAMA’

Zuzendaria: Asier Altuna Urtea: 2015 Iraupena: 103 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Drama, Familia, Tradizioa Jatorri bat, bi norabide. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, gurasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka.  Bi mundu horien artean artean gatazkan dagoen familia baten istorioa jasotzen du Amama filmak, eder bezain maisu. https://youtu.be/VMGA8s2TEYU

By |2022-11-25T13:33:47+02:0025 azaroa, 2022|

2015eko ikus-entzunezko industriaren txosten estatistikoa kaleratu du Behatokiak

Kulturaren Euskal Behatokiak Ikuspegiak. Arteei eta Kultura Industriei buruzko estatistika izeneko txostena kaleratu du, eta besteak beste, 2013-2015 aldian euskal ikus-entzunezko industriak emandako datuak aztertu ditu. Sektorearen ezaugarri orokorrak, datuen zeharkako irakurketa eta emaitza nabarmenenen laburpena eskaintzen ditu dokumentuak. Online eskura daiteke.

By |2019-05-20T16:38:40+02:0013 urria, 2017|
Go to Top