Ikus-entzunezkoen inguruko 11 ikastaro eskainiko ditu Donostia Kulturak
Donostia Kulturak eskainitako ikastaroen baitan, ikus-entzunezkoekin zerikusia duten 11 proposamen aurkeztu dituzte 2014-2015 ikasturterako. Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da zabalik. Final Cut X programa, gidoien idazketa, dokumentalgintza, zinemako musika, zinema zuzendaritza, ikus-entzunezko ekoizpena, aktore zuzendaritza, zinema teknikak, komedia idazketa eta animazioa izango dituzte aztergai Donostia Kulturako ikus-entzunezko ikastaroek, eta, besteak beste, Jon Garaño, Izibene Oñederra, Jorge Gil, Gorka Cornejo, Pablo Malo, Leire