Itxia, baina ez isildua: Euskaldunon Egunkaria ikus-entzunezkoan

Gaur 20 urte, 2003ko otsailaren 20an, Espainiar Estatuko Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, indarrez eta gezurrez. Egunero euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra, milaka euskaltzalez osatutako komunitate handi baten babesaz sustatutakoa. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero: 70 orrialde argitaratzen zituen, bataz beste; 15.000 aleko salmentak zituen, 44.000 irakurletik gora, paperezko edizioaren osagarri zen webgunea eta beste edozein egunkarik adinako kalitatea.